Arrasateko Ttakun txapalaparta taldeak txalaparta ikastaroa antolatu du Arrasateko Udalarekin elkarlanean maiatzaren 15, 22 eta 29rako. Ikastaroak 3 ostegunetan izango dira Arrasateko Kulturolan 18:00etatik 20:00etara bitartean. Prezioa 15 eurokoa izango da, baina ikasle eta langabetuentzat 10 euro. Adin guztientzako ikastaroa izango da, beraz interesa duten guztiak gonbidatuta daude ikastaroan parte hartzera.
Izen ematea zabalik
Izen ematea zabalik dago eta Arrasateko udaletxeko webgunetik egin behar da honako galdetegia betez:
https://izenemateak.arrasate.eus/eu/txalaparta-ikastaroa-2/
Izena emateko azken eguna maiatzeran 12a izango da.

1990etik txalaparta ikastaroak Arrasaten
Arrasateko lehen txalaparta ikastaroa 1990ean eman zen Arrasaten eta ordutik 500 ikasle baino gehiago pasa dira guztira ikastaroetatik. Gazte Bulegoan, San Isidron, Gaztetxean, Emakume txokoan eta Monterronen eman izan dira ikastaroak urte guzti hauetan eta aurtengoa Kulturolan izango da.
Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak 32 urte beteko ditu aurten eta inoiz baino kide gehiago ditu taldean, gaur egun 30 ttakunkidek osatzen dute taldea eta hazken urteetan hazkunde handia izan du. Aurrera begira transmisioa izango da erronka nagusia, belaunaldi berriei erakutsi eta Euskal herriko altxorra dugun txalapartaz gozatuko duten belaunaldi gazteak erakartzea, txalaparta beraiena eginez eta beraien bide propioetatik landu dezaten.





