Bertan parte hartuko dute Nalú Farias (Brasil), Martha Godinez (Guatemala), Bushra Khaliq (Pakistan) eta Yildiz Temürtürkan-ek (Turkia). Emakume Txokoan izango da.
Kartela: Emakume Txokoa eta Udala.
Ekitaldi honek helburu izango ditu “Emakumeen Mundu Martxaren erresistentzia esperientzien berri jakitea, kapitalismoaren eta neoliberalismoaren ondorioz ABya Yala, Afrika eta Asia moduko testuinguru zehatzetan emakumeek pairatzen dituzten arazoak jorratzea”.
Datorren asteazkenean izango da, urriak 28, arratsaldeko 18:30ean. Mahai-inguruko kideek azpimarratuko dute “emantzipaziorako eta bizitzaren iraunkortasunerako politikak defendatzearen beharra”.
Lau estatutako emakumeek izango dute hitza: Nalú Farias (Brasil), Martha Godinez (Guatemala), Bushra Khaliq (Pakistan) eta Yildiz Temürtürkan (Turkia), hau da, Martxaren Nazioarteko Idazkaritzaren oraingo koordinatzailea.
Halaber, ekitaldia Arrate Landa Bidaburuk dinamizatuko du, Arrasateko Mugimendu Feministako kide.
Emakumeen Mundu Martxa “mugimendu feminista eta antikapitalista da, borrokatzen duena desberdintasun eta diskriminazio mota guztien aurka, eta mundu globalean presente dago 58 lurraldetan”.
“Martxaren balioak dira: elkartasunaren nazioartekotzea, autodeterminazioa eta herrien arteko berdintasuna, emakumeen arteko aniztasuna aitortzea eta beste gizarte mugimendu batzuekin aliantza feministak indartzea”.
Bost urtean behin, Emakumeen Mundu Martxak nazioarteko mobilizazio ekintza bat egiten du, “aldaketa politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala lortzeko. V. ekintza 2020-2021 aldian egin zen, Mugen, Migrazioen eta Transnazionalen gaiarekin”.
Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko Batzordeak bilera bat egingo du Defendatzaileen Etxean, Basoan, urriaren 24tik 28ra arte. Hori baliatuz, Arrasaten mahai-ingurua eskainiko dute eta ostean luntxa izango da bertaratuko diren guztientzat.