Maalako jaien afarirako izena eman daiteke Monte tabernan

0
2670

Urtero bezala, uztailaren 22an dira ospatzekoak Maalako arrabalako jaiak. Horregatik, “Maalako arrabalean bizi direnekin edo bertan bizi izandakoekin” estradetan afaria antolatu dute beste behin.

Jai Batzordeak dei egin du Monte tabernan eman daitekeela izena uztailaren 18ra bitartean eta afariaren prezioa 22 € ingurukoa dela.

Bestetik, honakoa izango da jaien egitaraua:

  • 16:00. Puzgarriak umeentzat.
  • 17:00. Umeentzako jolasak eta txokolate-jana.
  • 18:30. Arrasateko Erraldoi eta Gaiteroak.
  • 19:30. Txikiteoa DJ Goikok animatuta.
  • 21:00. Afaria Estradetan.
  • 22:00. DJ Goiko-ren emanaldia.
  • 23:00. Suzko erruberak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen