Maala errebaleko bizilagunak jaiak ospatzen ari dira gaur, larunbata. Jai Batzordeak antolatutako egitaraua gaur eguerdian Erraldoien Konpartsaren kalejirak zabaldu du, Arrasateko gaiteroekin batera. Ondoren, kaleko bizilagunak paella jateko elkartu dira.
Jaiak arratsaldean jarraituko dira. Arratsaldeko 17:30ean haurrentzako jolasak izango dira, eta 19:30ean DJ Goiko arduratuko da musika jartzeaz. Amaitzeko, gaueko 23:00etan suzko erruberak izango dira.

















