Irudia: Osatuberri
Arrasate Musikaleko egungo lehendakaria izateaz gain, Danborradan eskoziarren konpainiako zuzendaria ere bazen. Gainera 10 urtetan kintadako antolakuntzan ibili da.
1964an jaio zen Luis Usatorre Aranzabal arrasatearra, 1972an, 8 urterekin, Arrasate Musikal eskola ireki zuten urtean, solfeoa ikasten hasi zen eta geroago biolinarekin jarraitu zuen. Ordutik, Arrasate Musikalekin eta biolinarekin lotura ez du inoiz eten. Ogibidez traumatologoa zen arren, udaberriko eta udazkeneko Arrasate Musikalen orkestraren kontzertuetan parte hartzen jarraitu zuen.
Medikuntza ikasi zuen eta BAME barruko mediku egoiliar izateko azterketa egin eta Gurutzetako ospitalean traumatologian hasi zen lanean. Gero, Arrasateko ospitalean urte batzuk egin zituen eta azken urteetan Mendaroko ospitalean aritu da.
Bestetik, Danborradan eskoziarren konpainiako zuzendaria izan da eta 10 urtetan kintadako antolakuntzan lanean ibili da. Kintadako lagunek agur mezua ere helarazi dute: “Luis, zu gabe ez da berdina izango.”
Maider Morras, Arrasateko alkateak bere dolumina helarazi nahi izan du sare sozialetan. “Luis Usatorre Aranzabal zendu dela jakin berri dut. Arrasate Musikaleko lehendakaria, eta herri ekimen ezberdinetako sustatzaile eta sortzailea. Eskerrik asko herriari eman diozun guztiagatik. Lurrak goxo har zaitzala”. Mezua hemen.
Hileta elizkizuna bihar, abuztuak 16, egingo dute, San Juan Bataiatzailearen elizan, 19:00etan. Eskela hemen.




