Ludoteka Ibiltaria larunbatean itzuliko da Musakolako Institutuan

0
204

Txatxilipurdiren eskutik, badator aurten ere Ludoteka ibiltaria Arrasateko auzoetara. Otsailean hasiko da eta maiatzera arte zapatu goizetan egitasmoaz gozatzeko aukera egongo da auzo ezberdinetan. Inauterien asteburua pasa ostean, ludoteka ibiltaria berrartuko da eta datozen bi zapatuetan Musakola auzoko Institutuan izango dira goizeko 11:30etatik 13:30ak bitartean. Euskaraz auzokideekin harremanak sendotu, elkarrekin jolastu, sormenari bide eman eta goiz atsegina pasatzeko parada izango da.

Aurten auzo honek elkargune berria izango du; Musakolako Institutuko patioan egingo dira. Bertan, bi hezitzaileren bide laguntzaz eta material zein baliabide ezberdinak parte hartzaileen eskura jarriz 2 orduz ludotekaz gozatzeko aukera egongo da.

Egitasmoan 3-12 urte bitarteko haur eta aurre-nerabeek parte hartzeko aukera izango dute, baita hauen arduradun edo gurasoek ere. Ekintzak, parte hartzaileekin batera adostu eta denen gustukoak antolatzen saiatuko gara.

  • Musakola auzoan: otsailak 17 eta 24
  • San Andres auzoan: martxoak 2, 9, 16 eta 23
  • Erguin auzoan: apirilak 13, 20, 27 eta maiatzak 4

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen