‘Lubaki lainotsua’ antzezlana izango da gaur arratsaldean. Helduentzako pentsatuta dagoen ekimena da eta AXT Teatroren eskutik dator Amaia Antzokira. Sarrerak, hamar euroko prezioa dute. Honetaz gain, antzezlana arratsaldeko 19.30-etan hasiko dela adierazi dute antolakuntzatik.
Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be,….badirudi dana bare-bare dagoala. Jeneralek “pakea” sinatu eben, tropak etxera bialdu ebezan aspaldi, baina ez eutsien erreleborik bialdu, eta noski, errelebo barik ez dago postua lagatzerik.