Pandemiak kulturaren sektorean eragina izaten jarraitzen du. Zarzuela, urtero arrasaten egiten zen hitzordu klasikoetako bat, ezin izango da aurten antolatu, osasun krisia dela eta. Izaskun Murgiak eta Tere Gonzalezek 2003an ikusi ahal izan zen lan hau berriro antzeztea erabaki zuten, baina aurten ezin izango da aurrera eraman.