‘Turandot’ opera ikusteko aukera izango dugu Arrasaten eta Ibai-Artek emanaldirako sarrerak jarriko ditu bezeroen eskura.
Opera martxoaren 27an izango da, astelehena, 20.15etan Amaia Antzokian. Horidela eta, Ibai-Artetik, martxoaren 18ra bitartean opera ikusteko 40 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu gure bezeroen artean.
Zuk ere sarietako bat nahi baduzu, parte hartu! Sarrera bikoitzak lortzeko ordain itzazu zure erosketak Arrasate Txartelarekin edo/eta erosketa-ticket baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira.
Sarrerak irabazten badituzu, martxoaren 20tik 22ra bitartean Altuna Lurrindegitik igaro besterik ez duzu egin behar, merkataritza ordutegian, sarrerak jaso eta esperientzia honetaz gozatzeko.
Parte hartu eta zorte on!!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira