‘Una noche en el teatro de la comedia’ gala lirikoa ikusteko aukera izango dugu Arrasaten eta Ibai-Artek emanaldirako sarrerak jarriko ditu bezeroen eskura.
Testua: Ibai-Arte. Argazkia: MB artxiboa.
Gala lirikoa abenduaren 15ean izango da, osteguna, 20.00etan Amaia Antzokian. Hori dela eta, Ibai-Artetik, abenduaren 5era bitartean gala lirikoa ikusteko 50 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu gure bezeroen artean.
Zuk ere sarietako bat nahi baduzu, parte hartu! Sarrera bikoitzak lortzeko ordain itzazu zure erosketak Arrasate Txartelarekin edo/eta erosketa-ticket baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira.
Sarrerak irabazten badituzu, abenduaren 12 edo 13an Altuna Lurrindegitik igaro besterik ez duzu egin behar, merkataritza-ordutegian, sarrerak jaso eta esperientzia honetaz gozatzeko. Parte hartu eta zorte on!!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren laguntzarekin.
*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira
