Lortu Ibai-Arterekin Gala lirikoa ikusteko sarrera bikoitzak

0
422

Kartela eta testua: Ibai-Arte.

Gala lirikoa ikusteko aukera izango dugu Arrasaten eta Ibai-Artek emanaldirako sarrerak jarriko ditu bezeroen eskura.

Gala lirikoa abenduaren 18an izango da, asteazkena, 20.15ean Amaia Antzokian. Hori dela eta, Ibai-Artetik, azaroaren 30era bitartean gala lirikoa ikusteko 10 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu gure bezeroen artean.

Zuk ere sarietako bat nahi baduzu, parte hartu! Sarrera bikoitzak lortzeko atera argazki bat erosketa-ticketari azaroaren 20tik 30era bitartean eta bidali 688734149 WhatsApp zenbakira.

Sarrerak irabazten badituzu, abenduaren 12 edo 13an Altuna Lurrindegitik igaro besterik ez duzu egin behar, merkataritza-ordutegian, sarrerak jaso eta esperientzia honetaz gozatzeko.

Parte hartu eta zorte on!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Ozenki eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin. 

* Establezimendu bat baduzu eta parte hartu nahi baduzu, deitu 943793090/688734149 telefonora.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen