Lortu Ibai-Arterekin ‘Blues & Roots’ ikusteko sarrera bikoitzak

0
560

Testua: Ibai-Arte.

‘SILVIA MARSÓ, BLUES & ROOTS’ antzerki musikatuaz gozatzeko aukera izango dugu Arrasaten eta Ibai-Artek emanaldirako sarrerak jarriko ditu bezeroen eskura.

Zuk ere sarietako bat nahi baduzu, parte hartu! Sarrera bikoitzak lortzeko ordain itzazu zure erosketak Arrasate Txartelarekin edo/eta erosketa-ticket baten argazkia bidali 688734149 WhatsApp zenbakira.

Sarrerak irabazten badituzu, apirilaren 17 edo 18an Altuna Lurrindegitik igaro besterik ez duzu egin behar, merkataritza-ordutegian, sarrerak jaso eta esperientzia honetaz gozatzeko. Antzerkia apirilaren 23an da, 19.00etan, Amaia Antzokian.

Parte hartu eta zorte on!!

Erlazionatutako albistea: Silvia Marsók eta Danny del Torok ‘Blues & Roots’ musikadun antzerkia aurkeztuko dute Arrasaten

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen