Beheko testua eta kartela: Ibai-Arte.
Aba Taano Gospel Afrikarrak beraien ikuskizuna eskainiko dute Arrasaten eta Ibai-Artek emanaldirako sarrerak jarriko ditu bezeroen eskura.
Aba Taano Gospel Afrikarrak 11 nazioarteko sari ditu eta kontzertua eskainiko dute azaroaren 19an, 19.30etan, Amaia Antzokian. Hori dela eta, Ibai-Artetik, azaroaren 12ra bitartean Aba Taano Gospel Afrikarra ikusteko 50 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu gure bezeroen artean.
Zuk ere sarietako bat nahi baduzu, parte hartu! Sarrera bikoitzak lortzeko ordain itzazu zure erosketak Arrasate Txartelarekin edo/eta erosketa-ticket baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira.
Sarrerak irabazten badituzu, azaroaren 17 edo 18an Altuna Lurrindegitik igaro besterik ez duzu egin behar, merkataritza-ordutegian, sarrerak jaso eta esperientzia honetaz gozatzeko.
Parte hartu eta zorte on!!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren laguntzarekin.
*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

Laguntzeko ekimen guztiak onak dira