Loratu, berdatu eta artelanez bete da Bertako Produktuen Azoka

0
2820

Loreak, ortuko landareak, Eskuartean elkarte arrasatearraren produktuak eta ohikoak dira aukeran bertan. Eguerdiko 13:30 arte zabalik izango da azoka.

Maiatzari dagokion feria ospatzen ari da Seber Altuben, eguraldia irribarretsu, goizeko 09:00etatik, eta herritar ugari aukera probesten dabiltza.

Arrasateko Eskuartean elkarteak zenbait stand jarriak ditu, artisauek eginiko produktuak erosgai: bitxiak, xaboiak, kamisetak eta bestelakoak.

Gainera, erosketa tiketarekin batera, 400 landare inguru banatzekoak dira (tomatea, albahaka, piperra eta perrexila), eta hileko saskiaren zozketa ere egingo da, ohi denez. Eguraldia lagun, hainbat salerosketa egin dira merkatuan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen