Otalora-Monterron-Zarugaldeko komunitate kolaboratiboak antolatuta, Arrasateko zenbait idazlek dedikatoriak sinatuko dituzte azokan, larunbat honetan, azaroaren 14an.
Irudiak eta beheko testua: Loralde
“Loralde” komertzio eta zerbitzu talde bat gara, eta “komunitate kolaboratibo” delako bat sortzeko batu gara.
Hasierako ideia Tipi-Tapa, Josle eta Garraxi komertzioena izan zen, eta apurka-apurka ideia zabaltzen joan gara, negozio gehiagok bat eginez:
Bin ban bun, Branca, Garraxi, Goiena, Idiomaster, Josle, Richi, Tipi-tapa eta Zapping. Gure xedea inguru hau ekitaldi txikiekin dinamizatzea da. Udalaren babesa eta laguntza dauzkagu.
Gure hurrengo ekitaldia ekonomia zirkularrera eta Km0-ra bideratuta dago. Datorren abenduaren 14an, 11:00etatik 15:00etara, Zarugalde eta Otalora, Monterron inguruan, bigarren eskuko azoka bat ospatuko dugu.
Azokan izango dira ere Debagoiena inguruko idazle kopuru garrantzitsu bat, euren liburuak aurkezten eta dedikatzen-sinatzen ariko direnak.
Uste dugu opari polit eta orijinal bat dela Gabon hauetarako. Espero dugu ekimen hau zuen gustukoa eta interesekoa izatea.





