Lirika Gaztea kontzerturako sarrerak asteburuan jarriko dira erosgai

0
667

Collagea: Musikene / Beheko testua: Ozenki elkartea.

Asteburu honetan, erosgai jarriko dira Lirika Gaztea kontzerturako sarrerak, urriaren 25ean izango dena, ostirala, 20:00etan, Arrasateko JAMEn (Juan Arzamendi Musika Etxea).

Musikako, kantuko eta lirikako euskal balore gazteen errezital kontzertua izango da.

Ozenki elkarteak denboraldi lirikoa inauguratuko du kontzertu honekin, eta bertan egungo euskal harrobiko artista nabarmenek askotariko errepertorioa eskainiko dute, genero honetako aria eta abesti ezagunekin.

Oholtzaren gainean, Estibaliz Arroyo soprano gasteiztarra, Julen García baritonoa eta Aitor Garitano tenor bergararra, pianoan Arkaitz Mendozak lagunduta, Ekaitz Gonzalez Urretxu aktorearekin batera.

Instalazio berri batek ahalbidetuko ditu bai kontzertuaren proposamen intimoagoa, bai ikus-entzuleari zirkuitu lirikoan nabarmentzen ari diren gazte artista hauen ahotsak hurbiltzea.

Baliatuta aurten Giacomo Puccini italiar konposatzaile bikainaren heriotzaren 100. urteurrenean gaudela, kontzertuak keinu egingo dio egileari, bere obra onenetariko baten obra interpretatuz, eta honek aldi berean “bere bisitarekin ohoratuko gaitu” …

Sarreren prezioa 15 eurokoa da, eta erosi ahalko dira Kutxabanken, Amaia antzokiko takillan, udal-webgunean, Altuna Lurrindegian eta elkartearen emailean: ozenkielkartea@homail.es

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen