Aste honetan Bibliotekaren Eguneko ospakizunak borobilduko ditu Arrasateko Bibliotekak. Batetik, euskarazko literatura solasaldia egongo da ostegunean 18:30ean, ‘Bidasoan gora’ liburua hizpide hartuta. Bertan, berriki Euskadi Saria jaso duen Alex Gurrutxaga izango da koordinatzaile gisa, eta Eneko Aizpurua liburuaren egileak ere saioan parte hartuko du.
Bestetik, ostiralean 19:00etan ‘Oraindik, orain’ eta oraingoz musika eta poesia emanaldia eskainiko digute Jon Basagurenek eta Iñigo Astizek. Beren azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzearekin batera, sorkuntzari eta orainaldia harrapatzeari buruzko hainbat gogoeta tartekatuko dituzte. Atxikita duzue artisten irudia.