Libertad Condional talde arrasatearrak ‘Mil Vivencias’ abestiaren bideo-klipa aurkeztu du ‘Errautsetatik berpizten’ disko berriaren aurkezpenaren aurrerapen gisa. Endika Loiolak eta Julen Etxebestek grabatu dute abestia, eta Luken Ugarteburuk egin du bideokliparen muntaia.