Libertad Condicional eta Hankaz Gorak Santamas bezperan kontzertua emango dute

0
574

Ekitaldia Gaztetxean izango da gaueko 22:00etatik aurrera, eta punk-rock nahiz punk-oi! doinuak izango dira nagusi.

Bideoa: Pitxu Guason / Argazkia: Libertad Condicional.

Libertad Condicional talde arrasatear-aramaioarrak 2019an ‘Bizimoduaren jabe’ lana aurkeztu zuen, eta 2021ean ‘Errautsetatik berpizten’.

Disko honetan aurki daiteke esate baterako ‘Gure bidea’ kantua. Iazko Sanjoanetan, Eibarko Gaztetxean, Aramaixoko jaietan,… aritu dira zuzenean laukotea.

Aurrera begira, abenduaren 21ean Hankaz Gora laukote gaztearekin partekatuko du oholtza. Arrasate-Aramaioko talde bat dugu hau ere, eta aurten Erguingo aurtengo jaietan jo du. Besteak beste, RIPen ‘Mundo muerto’ plazaratu zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen