LH 3 eta 4. mailako ikasleek futbol 8-ko topaketa egingo dute asteburuan

0
266

Testua: Leintz Eskola Kirola

Pasa den asteburuan LH 1-2. mailako ikasleek ikasturteko 4. JOLASHEZI topaketa ospatu zuten musakolako kiroldegian eta LH 5-6. mailako ikasleek saskibaloiko 5×5 txapelketa jokatu zuten Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Biek ala biek asko disfrutatu zuten eta oso goiz atsegina pasatu zuten, gainera harmailetan ere giro polita sortu zen. Hemen daukazue asteburuko argazkiak eta saskibaloiko bideoa ikusgai.

Asteburu honetan, LH 3-4. mailako ikasleen txanda izango da. Futbol 8-ko topaketa izango dute Mojategiko futboleko zelaian. Hemen ekintzaren kartela.

Besaide mendi elkartea mendi ibilaldi neurtuak antolatzen dabil martxoak 3rako. Izena emateko galdetegi hau bete behar da otsailak 29 baino lehen eta hemen daukazue ekintzaren inguruko informazio guztia.

Beste ekintza bati buruzko informazioa ere helarazten dizuegu. Izan ere, otsailak 25ean Tolosan eta Martxoaren 10ean Aretxabaletan, Gipuzkoako 6. eskolarteko boulder ligaxka ospatuko da. Hemen daukazue ekintzari buruzko informazio guztia.

Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 1300 tontorretik gora igo ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen