Lezetxikiren Lagunek horren inguruko testigantza eman dute, bertan argazkiak eta bideoak eginda. Halaber, salatu dutenez obrak horiek “Lezetxiki txikitu dute”. Iaz gune babestu izendatuak izan ziren Lezetxikiko indusketa eremua, behealdeko galeriak (Leibar eta Lezetxiki II) eta Lezetxikiko Harpea. Baita horiek kontserbatzeko inguru nahikoa ere. Izendapen hori aitortu zien Eusko Jaurlaritzak iazko ekainaren bukaeran, Babes Bereziko Kultura Ondasun izendatuz. Mondraberrik zapatuan informatu zuen bezala, indusketen eremuak ez du itxuraz kalterik jasan.
Mapa: Herritar bat / Bideoak eta argazkiak: Lezetxikiren Lagunak taldea.
Espeleologia zaleok, Arrasate eta inguruotakook, bi urte dela konturatu ginen Lezetxiki kobazulo barruko ohiko bide bat etenda zegoela. Barreneko galerietarako bidea berriki eroritako harri handiz zegoen estalita, guztiz. Garai hartan, AHTaren obrak zirela eta, ia egunero izaten ziren leherketak eta hauek sortutako dardarek eragindako lur-jausia izan zitekeela pentsatu genuen.


Aurtengo urtarrilaren hasieran, aipatutako barreneko galeria horietara iristeko beste bide bat bazegoela jakin genuen eta aztertzeari ekin genion. Astebete dela egin genuen aurreneko saiakera. Etendako bidearen eta gainerako bideen gainekaldetik igarotzen da guretako ezezaguna zen pasabidea. Amaieran, 15 bat metroko jauzia du, azpitik datorren ohiko bidearekin batzen dena.


Zailtasunak zailtasun, iritsi ginen jauzira. Kobazuloa ondo argiztatu eta inguruan genuena sinetsi ezinik gelditu ginen. Zer zen hura! Izugarrizko kareharri eta lur-jausia, azpiko galeria guztiz estaltzen zuena. Harri-askatzearen jatorriari erreparatu genionean ikusi genuen astakeriarik beldurgarriena. Goraxeago, 40 bat metro aurrerago, askatzearen sorburuan metalezko sarez eta xaflez osatutako horma antzeman genuen. Hobeto aztertu ondoren, Abiadura Handiko Trenaren tunelaren kanpo estaldura zela egiaztatu genuen. Bai, jaun-andreok, AHTaren tunela Lezetxiki barruan egin dute, haitzuloa zulatuta.


Bertaraino iritsi nahi izan genuen, baina material onik ez eta beste egun batean itzultzea erabaki genuen, segurtasuna ondo bermatuta egon zedin. Eta halaxe egin dugu. 2023ko urtarrilaren 28an, beharrezko materialarekin tuneleraino iristea lortu dugu. Egindako izugarrikeriari argazkiak atera eta kanpora irten gara, guztiz atsekabetuta.


Kalte horiek guk ikusi ahal izan ditugunak baino ez dira. Ez dugu zalantzarik kaltea handiagoa izango dela, agerian ez badago ere. Jakinekoa baita AHTaren obrek kalte handiak eragin dituztela gure bailaran: iturburuak agortu, errekak lohitu eta kutsatu edota lur-jausien ondorioz errepideetan sortutako kalteak. Abiadura Handiko Trenaren lanek gure herrian egindako enegarren triskantza irmoki salatu gura dugu. Onartezina da Lezetxiki modu horretan suntsitzea, Arrasateko eta Euskal Herriko ondare arkeologiko garrantzitsua dena eta guretako kobazulorik kuttunena dena.


Albistea osatzen gabiltza
“progresua” esaten dotzie.
2022ko Uztailan Eusko Jaurlaritzak “Bien Cultural de Especial Protección” katalogatu zuen Lezetxiki, bere azpi galeriak (Leibar eta Lezetxiki II) eta Lezetxikiko Arpea babeslekua.
Arrasateko udala da lursailen jabea eta bere ardura da zonalde arkeologikoa eta inguruak babestea.
Bereiz ere AHT-ak garrantzi gehiago aukiko dau gure historia eta kultura babesteak baino!
Noiz konturatuko gara Euskadin gauzak nola funtzionatzen duten?
Horrelako obra handiak zergatik egiten dira? bankuek irabazten dute finantziaketarekin, konstruktoreek eraikuntzarekin eta Gobernuko alderdiek komisioekin. Diru horrekin komunikabideak erosi eta gobernuan mantentzeko, irudia beti garbi mantenduz.
Ez da destapatzen ez dutelako Independentzia eskatzen, Katalunian bezala akordio bat dagoelako estatuarekin. Independentzia eskatzen hasi zirenean irten ziren Pujoldarren ustelkeriak irtetzen.
Bitartean zer gertatzen da herritarrokin? ba uste dugula gure agintari maiteak ez direla triskantza honen eta beste batzuen erantzule. Maria y compañiak parkeak eta kaleetako led argiak bakarrik aldatzen dituztela. Eta ez dutela AHTarekin zer ikusirik. Ahaztu egiten zaigu AHTko obrak EAJ/PSE alderdiaren obrak direla. Guk bozkatzen ditugu eta guk babesten ditugu, naiz eta kalean inork ez duen AHT babesten edo inork ez duen AHTaz hitz egiten. “Nos hacemos los locos” esaten den bezala, baina alderdi hauek babestu duten guztiek obra hauen alde eta Lezetxikiren aurka egin dute, beraz orain ez eskandalizatu.
Arrasate ezin hobeto deskribatzen duen argazkia: kanpotik ederra, egoki kudeatua, sofistikatua,… barrutik txikituta. Arrasateko Udala asaldatuko al da herrian gertatzen diren beste txikizio edo zikintze batzuekin bezala?
Bere Madrilerako bidaietan ‘señorito’ batzuek ordu pare bat aurrez ahal dezaten, triskatu da gure ondare zaharrenetarikoa.Hori bai lotsagabekeri izugarria!