Lesboserako esne bilketak arrakasta izan du Musakolako Eroskin

0
732

Gaur goizean, Musakolako Eroskin, esne bilketa antolatu dute gaur egun Lesboseko gunean dauden errefuxiatuentzat. Bertara herritar asko hurbildu dira, euren aletxoa eman eta gaur egun Grezian dauden pertsonei laguntzeko asmoz.

Ekimenaren antolatzaileek adierazi dutenez, ekimenak harrera bikaina izan du eta, eguraldi ona izan arren, herritar asko hurbildu dira supermerkatuko irteeraren ondoan jarri duten postuan esne-kaxa osoak uztera: “Oso pozik gaude ekimena izaten ari den erantzunarekin, eta espero dugu jende gehiago hurbiltzea laguntzeko”.

Hotza eta baldintza “tamalgarriak” direla eta, 10.500 errefuxiaturen Osasuna larriagotzen ari da Lesbos eta Samosen

Ostegun honetan bertan ohartarazi dutenez, 10.500 errefuxiatuk baino gehiagok, tartean 2.500 umek, osasun fisikoa eta mentala larriagotu dute Greziako Lesbos eta Samos uharteetako kanpamendu prekarioetan, Egeo itsasoan, bizi dituzten baldintza tamalgarriengatik. Lesbosen tenperaturak asko jaitsi dira eta kanpamenduan hotz handia egiten du.

Lesbosen 7.000 errefuxiatu baino gehiago daude, eta horien artean urtebete baino gutxiagoko 150 haur daude. Samosen 3.500 pertsona inguru bizi dira 648rentzat sortutako zentro batean. MSFk salatu du ia ez dutela arropa lehorrik eta instalazio higienikoak urriak eta oso eskasak direla.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen