LEKeko izotz pistako ireeran izena emateko azken eguna da gaur (asteazkena)

0
193

Testua: Leintz Eskola Kirola.

Aurreko post-ean komentatu genuen moduan, LH 3. eta 4. mailako ikasleek saskibaloiko azken jardunaldia ospatu zuten zapatuan eta LH 5. eta 6. mailako ikasleek eskaladaz gozatzeko aukera izan zuten. Biek ala biek, goiz atsegina pasatu zuten eta berataratutakoek asko disfrutatu zuten. Hemen dituzue zapatuko argazki batzuk ikusgai.

Asteburu honetan, zubia denez, ez da jardunaldirik egongo eta atseden hartuko dute gure ikasleek. Gaboetako oporretarako gutxi falta da eta asteburuko ekintza bat gelditzen zaigu, izotz pistara irteera egingo dugu abenduaren 17an. Gogoratu, aurreko asteazkenean zabaldu genuela ekintza honetarako izen ematea eta gaur dela apuntatzeko azken eguna.

Espero dugu zubiaz gozatzea eta datorren astean itzuliko gara urteko azken txanpari aurre egiteko prest!

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen