LEKek Oinherrirekin ‘Eskola kirolaren eraldaketa’ foroan parte hartuko du

0
441

Testua eta argazkia: Leintz Eskola Kirolak – Oinherri

Eskola kirola, izenak berak dioen moduan, eskola kirola da, eta ez kirol eskola. Ez da haurrei kirola irakasteko tresna, edo ez luke hala izan behar behintzat.

Oinherrin eskola kirolak balioen hezkuntzarako tresna izan beharko lukeela uste dugu:

“Kirolaren bidez elkarbizitzako oinarrizko baloreak, euskara, berdintasuna, aniztasuna, parte-hartzea eta naturarekiko kontaktua lantzeko tresna; hezkuntza ez delako eskola edota familiaren ardura soilik. Azken finean hauxe da herri hezitzailearen filosofia; hezkuntza ulertzeko filosofia bat. Egun, hezkuntzaren ardura guztia familia eta eskolaren esku uzten bada ere, geroz eta argiago daukagu hezkuntza askoz eremu zabalago batean ematen den eta bizitza osoa irauten duen prozesu bat dela (eta ez haurtzaroan hasi eta amaitzen dena)”.

Hemen daukazue foro honetako informazio zabalagoa

Azken egunetan COVID 19 dela eta, hainbat murrizketa gehiago argitaratu dira. Eskola kirolari dagokionez, mugikortasunean eragiten du. Inzidentzia tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko udalerrietan, pertsonen sarrera eta irteera mugatu egingo da, eskola kiroleko entrenamendu edo jarduerak egiteko.

’12 ikastetxe 12 tontor’ ekimenari adibidez ez dio eragiten. Araudiaren galdera eta erantzunen artikuluan irakurriko duzuen moduan, mugakide diren herrietako mendietara joan daiteke, mugakide ez diren mendietara ordea ezingo da joan egoera hobetu arte. Gogoratu maiatzaren 24a dela, ekimen honetako argazkiak bidaltzeko azken eguna. Asko izango zarete erronka lortzear egongo zaretenak eta beste batzuri agian zertxobait gehiago faltako zaizue, beraz, animoooo guztioi!!!
Kirolaz hezi, kirolaz hazi, osasuna irabazi!

Artikulu interesgarria: COVID 19-aren Araudiaren galdera eta erantzunak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen