LEKek izotz irristaketarekin ekingo dio urte berriari! [testua: LEK]

0
310

Argazkia: Leintz Eskola Kirola.

LEK-etik urte berri on bat opa dizuegu. Gabonetako oporraldi honen ondoren, LEK-ek ekin dio urte berriari. Aste honetan berrekin diegu astean zeharreko saioei eta asteburu honetan izotz irristaketa izango dugu. Txanden informazioa koordinatzaileek helaraziko dizue.

Gaur, LH 5-6 mailakoentzako igerileku jardueren izen ematea zabalduko da. Hurrengo asteari begira gure ikasle guztiek edukiko dituzte ekintzak! Gogoratu egutegian daudela larunbatetako ekintza guztiak jasota!

Bukatzeko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean dagoeneko 650 tontorretik gora igo ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen