Gaur irekiko da LH 3. eta 4. mailetako ikasleentzat eskaladako izen-ematea

0
333

Testua: Leintz Eskola Kirola.

Asteburu honetan  jarraipena eman diegu LEK-eko zapatuetako ekintzei. Alde batetik, LH 3. eta 4. mailetako ikasleek errugbiko jardunaldia izan zuten mojategin eta bestetik, LH 5. eta 6. mailetako ikasleek eskubaloiko txapelketaren bigarren eta azken jardunaldiari ekin zioten. Ekintzetan parte hartu zuten ikasleek asko gozatu zuten eta goiz atsegina pasatu zuten astean zehar landutako kirolak ingurune ezberdin batean praktikan jartzen. Hemen dituzue ikugai zapatuko ekintzen argazkiak.

Asteburu honetan zubia daukagunez, ez da zapatuko ekintzarik egongo. Hurrengo astean aldiz, azaroaren 5ean, LH 3. eta 4. mailetako ikasleek LEK-eko ikasturteko lehenengo sustapen jarduera egiteko aukera izango dute, eskalada ikastaroa hain zuzen ere. Ekintza honetarako izen ematea gaur zabalduko da ikastetxeen bitartez eta LH 3. eta 4. mailetako ikasle guztiei dago zuzenduta. Izena emateko azken eguna azaroaren 2a izango da. LH 5. eta 6. mailetakoak futbolarekin hasiko dira eta azaroaren 5ean futboleko lehen jardunaldia izango dute Ibarra futbol zelaian.

Beste alde batetik, urriaren 30ean,igandean, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian gipuzkoako eskalada boulder txapelketa gauzatuko da. 2006-2011. urte bitartean jaiotakoak  daukate bertan parte hartzeko aukera. Hemen daukazue txapelketako kartela.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen