Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailetik azken egunotan adierazi bezala, ikastetxeen etenaldia luzatu egin da abisu berria eman arte, eta eskola kiroleko ekintzei dagokionez ere bai.
Testua eta argazkia: LEK.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailetik azken egunotan adierazi bezala, ikastetxeen etenaldia luzatu egin da abisu berria eman arte, eta eskola kiroleko ekintzei dagokionez ere bai. Jakin, ikastetxeak martxan jarri bezain pronto Leintz Eskola Kiroleko saioak ere martxan jarriko ditugula (beharra balitz egutegia ere egokituz).
Gogoratu, bizi dugun egoeraren aurrean ohitura osasuntsuak eta bizi kalitate ahalik eta hoberena mantendu ditzagun, ezinbestekoa da jarduera fisikoa burutu eta aktibo mantentzea!! Jarduera fisikoa egitearen onurak askotarikoak dira: fisikoak, kognitiboak, emozionalak, sozialak, …
Horregatik, hemen duzue Leintz Eskola Kiroleko koordinatzaileok, 2.aste honetarako osatu dugun proposamenen bilduma. Bertan aurkituko dituzuen jolas, ariketa eta proposamen ezberdinak zuen gustokoak eta erabilgarriak izatea espero dugu! Gainera, aste honetan zozketa berri bat jarriko dugu martxan “LEKeko kamiseta jantzi eta mugi!!” zure bideoa grabatzera eta animatu parte hartzera!!
Etxekoekin, denok mugitzeko egin ditzakezuen proposamenak dira, dibertigarriak eta errazak! Animo eta gozatu familian!!
Gogoratu, ETXEAN BAI BAINA GELDIRIK EZ!!
ARTIKULU INTERESGARRIA: “Buenos tratos ante el coronavirus: orientaciones para ayudar a los niños/as y a las familias” (gazteleraz)