LEK-k 2020-21 ikasturtean hezitzaile lanean aritzeko informazio-bilera egingo du

0
313

Bilera irailaren 16an, asteazkena, izango da arratsaldeko 17:00etan Kulturateko areto nagusian.

Testua: LEK.

Leintz Eskola Kirolak 2020-21 ikasturtean hezitzaile lanean aritzeko informazio bilera egingo dugu. Eskola kiroleko hezitzaile lanerako bilatzen dugun perfila:

  • 18 urtetik gora izatea.
  • Heziketa fisikoko zein hezkuntza arloko ikasketak burutuak izatea edo ikasten egotea.
  • Entrenatzaile titulua.
  • Begirale titulua.
  • EGA edo baliokidea.

Bertan lan egiteko interesa dutenek, irailaren 16an, asteazkenean, lan eskaintzaren gaineko bilera informatibora etorri daitezke arratsaldeko 17:00etan Arrasateko Kulturateko Areto nagusian. (ordubeteko iraupena)

Lan egiteko interesa dutenentzat bilera honetan parte hartzea garrantzitsua da. Izan ere, LEKeko egituraren gaineko informazioa eta hezitzailaren lanaren gaineko irizpideak eta baldintzak azalduko dira. 

Ondoren interesatu guztiek guk emandako curriculum orriak beteko dituzue bileran bertan, eta lan poltsa bat osatuko dugu sortzen diren taldeetako adjudikazioak egiteko kontutan izango ditugunak. 

Bileran sartzeko asistentzia konfirmatzeko izena eman behar da lek@athlon.eus helbidera mezua bidaliz, gelaren aforoa zaindu behar baitugu. 

Konfirmaziorik bidaltzen ez dutenek ezingo dira sartu bileran (aforoa gainditu bada).

Bilerara sartzeko maskarilla jarrita izatea ezinbestekoa izango da.

Informazio gehiago: www.leintzeskolakirola.eus

 Oharra:  Bilerara ezin baduzue joan baina lan egiteko interesa baduzue, jarri LEKeko koordinatzaileekin kontaktuan ondorengo telefono zenbakian 667653044 edo zuen curriculuma ondorengo helbide elektronikora bidali lek@athlon.eus eta zuekin kontaktuan jarriko gara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen