LEK ikastetxe guztietan martxan dago berriz ere

0
191

Testua eta argazkia: LEK.

2 hilabeteko etenaldiaren ondoren, aurreko asteko asteazkenean Arrasate eta Aretxabaletako ikastetxeetan Leintz Eskola Kiroleko saioei berrekin genien. Eskoriatzako guneetan aldiz (Almen eta Luis Ezeizan), pixka bat gehiago itxaron behar izan dugu. Herria eremu gorrian sartuta zegoenez, eskola kirola martxan jartzea galarazita zegoen. Zorionez, Eskoriatzan ere Covid-aren inzidentzia tasak behera egin du, eta horrela, astelehen honetatik aurrera martxan gaude.

Beste behin garbi gelditu da Eskola Kirolaren aldeko aldarrikapenek bazutela bere zentzua. Lehenengo egun hauetan Leintz Eskola Kiroleko saioetan berriz parte hartzen hasi diren ikasleen jarrera eta irribarreek, egindako lan, esfortzu eta aldarrikapen guztiek benetan merezi izan dutela baieztatzen digute.

Egoera oso aldakorra da eta dekretuak astero aldatzen edo moldatzen dira. Beraz, adi jarraitzen ditugu dekretuetan ematen ari diren berrikuspen guztiak. Hona hemen, une honetako egoera jasotzen duen laburpen taula.

Edonola ere, etenaldiak iraun bitartean gure zerbitzuaren kalitatea hobetzeko lanean jarraitu dugu. Horren adibide, monitoreekin egindako formakuntza saioak. Adibidez, abendu amaiera eta urtarrila hasieran Euskararen erabileraren inguruko ikastaroa jaso zuten. Beraz, prest gaude guztiok batera erronka berriei ekiteko! Ia urte berriak osasuna eta jarduera fisikoa oparitzen digun guztioi!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen