LEK-eko zuzendaritza batzordeak, saioak ekainaren 18ra arte luzatzea erabaki du

0
206

Testua: Leintz Eskola Kirola.

Ikasturte amaiera gainean daukagu eta amaiera polit bat eman nahi diogu. COVID 19 pandemia egoera dela eta, normalean ekainean egiten ditugun sustapen jarduerak ezin izango ditugu antolatu, ezin dugulako osotasunean ikasleen segurtasuna bermatu.

Hori dela eta, aurten LEK -eko zuzendaritza batzordeak, saioak ekainak 18rarte luzatzea erabaki du, neska-mutikoek kurtso bukaera arte jarduera fisikoaz gozatzen jarraitzeko aukera izan dezaten. 

Elkarte batzuk ere  hautu bera egin dute eta beraien saioak ekainak 18rarte luzatuko dituzte, beste batzuk ordea, maiatza bukaeran bukatuko dute ikasturtea. Elkarte bakoitza arduratuko da honi buruzko informazioa ematen.

Aurreko larunbatean COVID 19 pandemiaren eraginez, azken hilabeteetan indarrean egon den alarma egoera bertan behera gelditu da eta horrek aldaketa txiki batzuk eragin ditu eskola kirolean. Hala nola, azken 14 egunetan COVID 19aren kasu positiboen inzidentzia tasa metatua 100.000 biztanleko edozein dela ere, entrenamenduak eta jarduerak seiko taldeetan egituratu beharko dira gehienez, instalazio estalietan zein aire zabalean. Mugikortasunari dagokionez, zilegi da bizitokia ez den beste udalerri batera mugitzea, eskola kiroleko entrenamendu zein jarduerak egiteko.

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen