Pasa den zapatuan eman genion hasiera LEK -eko zapatuetako ekintzei. Eta nola gainera, LH 3-4. mailako eskubaloiko topaketan 80 bat ikaslek hartu zuten parte eta Arrasateko eskubaloi elkartekoen laguntzarekin topaketa polita ospatu genuen musakolan. Haundiagoek, LH 5-6. mailako ikasleek eskubaloiaz ere gozatu zuten baina txapelketa formatua izan zuen jardunaldi honek. Txapelketan, 90 bat ikaslek hartu zuten parte eta partiduak izan ziren protagonista txanda honetan. Hemen dituzu zapatuko argazki batzuk ikusgai.
Asteburu honetan ere, urriaren 23an, eskubaloiaz gozatzeko aukera izango dute gure ikasleek. LH 3-4. mailakoak 9:45etatik 11:15etara musakolako kiroldegian egingo dute topaketa. Aste honetan, partidotxoak ere egingo dituzte. LH 5-6. mailakoen txanda berriz, 11:30etan hasi eta 13:30etan amaituko da. Txapelketako fase finala jokatuko dute eta sari banaketa ere egongo da parte-hartzaileen artean. Hemen dituzue asteburuko ekintzetako kartelak: LH 3-4 kartela eta LH 5-6 kartela.
Ekintza hauetaz gain, gure kirol egokituko taldeak (LEKE) ere, ikasturte honetako lehen ekintza ospatuko du, urkulu bira ibilaldi familiarra hain zuzen. 11:00etan hasi eta urkulu urtegiari familia giroan bira eman eta gero, 13:30ak aldera emango diote amaiera ekintzari. Hemen kirol egokituko ekintzaren kartela.
Gogoratu, zapatuetako ekintzetara LEK-eko kamiseta eramaten. Eskubaloiaz gozatu, lagun berriak egin eta goiz atsegin bat igarotzea nahi baduzue, zapatuan musakolako kiroldegian itxarongo zaituztegu!ANIMATUUU!!!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!