LEK-eko saioak urriaren 4an martxan jarriko dira

0
816

Testua: Leintz Eskola Kirola.

Dagoeneko bukatu da Leintz eskola kirolean izean emateko epea eta saioak hasteko azken ikutuak egiten gabiltza. Urriak 4an abiaraziko da  21-22 ikasturtea!

Ikasle bakoitzak izango duen ordutegia ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak komunikatuko dizue. Ordutegiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hemen daukazue ikastetxe bakoitzeko informazio orriak ikusgai.

Asteburuetako ekintzekin urriaren 19an hasiko gara. LH 3-4. mailakoak eskubaloian trebatzeko aukera izango dute eta LH 5-6. mailakoak errugbi topaketarekin hasiko dira. Baliteke, zapatuetako ekintzen egutegian aldaketak egotea, baina web gunean badaukazue behin behineko egutegia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea. Gure partetik dena egingo dugu horrela izan dadin.

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen