LEK-eko izen emateak martxa onean doaz

0
159

Testua: Leintz Eskola Kirola.

Aurreko post-ean adierazi genuen bezala, LEK-eko izen ematea Irailaren 14an zabaldu zen eta irailaren 25ean izango da azken eguna. Martxa onean doa izen ematea eta ume askok eman dute izena iada. Oraindik ez baduzue izena eman eta apuntatzeko asmoa edukiz gero, hemen daukazue aukera egiteko eta edozein zalantza badaukazue jarri harremanetan zuen seme-alaben ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarekin.

Astelehenean  gurasoekin eta atzo zuen seme-alaben monitoreak izango diren hautagaiekin bilerak egin genituen eta oso harrera ona eduki dute.

Eskola kiroleko saioak Urriaren 3-ko astean hasiko dira, bakoitzari dagokion ordutegiarekin eta zapatuetako ekintzak urriaren 15ean hasiko dira.

Bukatzeko, ikasturte honetako berritasun baten berri eman nahi dizuegu. Izan ere, gure DBH-ko eskaintza indartu guran, programa berri bat atera dugu DBH 1. eta 2. mailako gaztetxoentzako, GAZTEKIROL ANITZA PROGRAMA hain zuzen ere. Bistan da, nerabezaroan, askok kirola egiteari uzten diotela motibazio faltagati eta hutsune bat ikusi dugu. Gure gazteengan bizitza aktiboago bat sustatzeko programa izango da . Hemen informazio guztia.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen