Testua: Leintz Eskola Kirola.
Irailak 8an abian jarri genuen LEK-eko izen-emate epea, azken txanpan sartu da. Dakizuenez, irailaren 26rarte daukazue Leintz Eskola Kirolean izena emateko epea. Oraindik ez baduzue izena eman, hemen daukazue aukera. Zuen seme-alabak gurekin jarduera fisikoaz eta kirolaz gozatzera animatzen zaituztegu!
Leintz eskola kiroleko eskaintzari buruzko informazio sakonago bat nahi izan ezkero, leintzeskolakirola.eus web gunean daukazue ikastetxe bakoitzeko katalogoa informazio guztiarekin.
Leintz eskola kiroleko informazio gehiago nahi baduzue, informazio orri honetan aurkitu dezakezue ere. LEK-eko eskaintzaren nondik norakoak aurkituko dituzue bertan, hala nola, LEK-eko helburuak, gure eskaintza osoa, koordinatzaileen kontaktuak, COVID 19-ko informazioa…
Zalantzaren bat badaukazue, jarri zatezte harremanetan zuen ikastetxeko koordinatzailearekin.
Gu ere ikasturte hasierarako prestatzen ari gara eta desiatzen gaude ikasleekin saioak hasi eta denok batera jarduera fisikoaz eta kirolza gozatzeko!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!