LEK-eko asteburuetako ekintzak martxan jarriko dira zapatu honetan

0
386

Testua: LEK.

Espero dugu pasatu dugun zubi luze hau ondo aprobetxatu izana. Bueltan gaude LEK-eko saioekin eta asteburu honetan,  aspalditik itxaroten egon garen momentua iritsiko da. Pandemiaren ondorioz, eskola kiroleko zapatuetako ekintzak urte eta erdiz geldi egon ondoren, bueltan dira zapatu honetan, urriak 16. LH 3-4. mailakoak eskubaloiarekin hasiko dira eta topaketa izango dute zapatuan musakolako kiroldegian 10:00etatik aurrera. LH 5-6.mailakoak ere eskubaloiarekin hasiko dira baina hauek txapelketa eran egingo dute ekintza, 11:30etatik 13:00etara bitartean musakolako kiroldegia ere. Hemen dituzue asteburuko ekintzen kartelak ikusgai: LH 3-4 Eskubaloia, LH 5-6 Eskubaloia.  Eskubaloia, hurrengo bi asteburuetan sakonago ezagutzeko aukera izango dute eta Arrasate eskubaloi elkartekoekin (AEB) elkarlanean egingo dugun ekintzak izango dira. Ondoren, beste kirol bat lantzen hasiko dira. Hemen daukazue egutegia ikusgai.

Hainbeste denbora momentu hau iristeko zai egon eta gero, zuen seme alabak zapatuan musakolara ekartzera animatzen zaituztegu. Goiz ederra pasatuko dugu esakubaloiaren bueltan, kirola ezagutu, praktikatu, lagun berriak egin eta jarduera fisikoaz gozatzeko aukera paregabea izango dute. LEK-eko kamisetarekin ekingo diogu 21-22 ikasturteko asteburuetako ekintzei, beraz, ez ahaztu kamiseta ekartzeaz!ANIMATUUU!!!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen