LEK-ek ikastetxe guztietan eskola kiroleko saioekin jarraitzen du

0
377

Zapatuan dekretu berri bat atera zuten eta astelehenean jarri zen indarrean. Eskola kirolari dagokionez, dekretu honek ez ditu aldaketa nabarmenik ekarriko, aurrez hasitako saioak ,dagokion proptokoloarekin,jarraitzeko baimena daukagu.

Egia da, Infantil mailetan eta kirol egokituko saioetan eragiten duela dekretu berri honek, mugikortasunean hain zuzen. Hau horrela, inzidentzia tasa azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 baino gehiago diren kasuetan ezin izango dira beraien udalerrietatik mugitu. Inzidentzia tasa 100.00 biztanleko 500 baino gutxiago duten udalerrietakoek aukera izango dute, elkarteak edo koordinatzaileak emandako ziurtagiri batekin, beste udalerri batera saioak egitera joateko, betiere, saioak egingo dituen udalerriak inzidentzia tasa 500 baino gutxiago baditu.

Egoera oso aldakorra da eta dekretuak astero aldatzen edo moldatzen dira. Beraz, adi jarraitzen ditugu dekretuetan ematen ari diren berrikuspen guztiak. Hona hemen, une honetako egoera jasotzen duen laburpen taula.

Aste honetan LEK-eko kamisetak heldu zaizkigu eta hasi gara kamiseten banaketarekin. Saioetatik pasatzen ari gara ikasle bakoitzak bere kamiseta jaso dezan, behean dituzue argazki batzuk.

Ostiral honetan, Arizmendi ikastolan jai eguna denez, ez dira LEK-eko saioak egongo.

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen