Irailaren 25a izango da izena emateko azken eguna.
Beheko testua: Leintz Eskola Kirola.
Ikasturte berriarekin, LEK ere martxan da. Gaur, irailak 14,izen ematea zabaldu dugu eta irailaren 25a izango da izena emateko azken eguna. Ikastetxearen bitartez jasoko duzue izena emateko beharrezko informazioa eta esteka honetan ere daukazue aukera izena emateko. edozein zalantza eduki ezkero zuen seme-alabaren ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarekin jarri zaitezkete harremanetan.LEK-eko ikasturte honetako eskaintza ere hemen daukazue ikusgai.
LH 3. mailara pasatzen diren ikasleak, zikloz aldatzen direnez, LEK-en ere aldaketak izango dituzte. Hemen daukazue jakin beharrekoak.
LEK-eko informazio zabalagoa jasotzeko, datorren irailaren 19an, guraso bilera burutuko dugu arratsaldeko 18:00etan kulturateko areto nagusian.
Honekin batera, zuen seme-alabekin egunerokotasunean egongo diren monitoreen kaptazio bilera ere, datorren irailaren 20an, arratsaldeko 17:00etan egingo dugu kulturateko areto nagusian.
Bukatzeko, ikasturte honetako berritasun baten berri eman nahi dizuegu. Izan ere, gure DBH-ko eskaintza indartu guran, programa berri bat atera dugu DBH 1. eta 2. mailako gaztetxoentzako, GAZTEKIROL ANITZA PROGRAMA hain zuzen ere. Bistan da, nerabezaroan, askok kirola egiteari uzten diotela motibazio faltagati eta hutsune bat ikusi dugu. Gure gazteengan bizitza aktiboago bat sustatzeko programa izango da . Hemen informazio guztia.
Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!