LEK-ek ekin dio urte berriari!

0
162

Testua: Leintz Eskola Kirola.

LEK-etik urte berri on bat opa dizuegu. Gabonetako oporraldi honen ondoren, LEK-ek ekin dio urte berriari. Aste honetan berrekin diegu astean zeharreko saioei eta asteburu hau ekintzaz betetan dator. LH 3-4. mailako ikasleak futbolarekin hasi dira eta LH 5-6. mailakoak berriz saskibaloiarekin. Zapatu honetan, astean zehar landutako kirolei jarraipena emango diote. Hala nola, futboleko topaketa ospatuko dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian eta saskibaloiko jardunaldia Arrasateko musakola kiroldegian burutuko dugu. Bi asteburu jarraian egongo gara kirol hauek lantzen. Hemen asteburuko ekintzen kartelak: LH 3-4 FUTBOL TOPAKETA eta LH 5-6 SASKIBALOIA.

Urte berriarekin ere LEK-eko kamisetak heldu dira. Urtero bezala, LH 1,3 eta 5. mailako ikasleei banatuko diegu kamisetak eta hasi gara poliki poliki ikasleei banatzen. Zuen seme-alabak eskola kirolean lehenengo aldiz aurten eman badu izena eta aipatutako beste maila batean badago edo eta ikasleren batek aurreko ikasturteko kamiseta txiki badauka, jarri harremanetan zuen ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearekin eta emango dizue kamiseta. Hemen daukazue ikusgai taldeen argazkiak kamiseta berriekin: LH 1-2, LH 3-4, LH 5-6, LEKE kirol egokitua.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen