Testua: LEK.
Atzo, hilak 2, LEK-eko batzar orokorra ospatu genuen kulturateko areto nagusian arratsaldeko 18:00etan. Hau izan zen gai zerrenda:
- Aurreko bileraren aktak onartzea.
- 2019-2020 ekitaldia eta diru kontuen itxiera onartzea.
- 2020-2021 ekitaldia eta aurrekotuaren onarpena.
- Zuzendaritza batzordeko kide berrien izendapena.
- Galdera-erantzunak.
LEK osatzen duten ikastetxeetako 27 ordezkari eta koordinatzaileak bertaratu ziren batzarrera. Ikastetxe bakoitzak 2 ordezkari izendatzen ditu ikastetxe bakoitzeko eta LEK-en izena emanda duten 50 ikasleko, beste ordezkari bana izan ziren deituak atzoko batzar orokorrera. Behean dituzue batzar orokorreko argazki batzuk ikusgai.
“12 ikastetxe,12 tontor” ekimenak martxan jarraitzen du eta dakizuen bezala ekimenak maiatzarerarte jarraituko du, beraz, denbora daukazue erronka lortu ahal izateko.Dagoeneko 156 ikaslek eman dute izena eta guztion artean 1075 tontor lortu ditugu, ziur gaude maiatza bitartean, askoz ere tontor gehiago lortuko ditugula. Ekimen hau aprobetxatuz, interesgarria iruditzen zaigu, asteon, goiena.eus-en argitaratu den artikulu hau irakurtzea, mendietako garbitasunaren kontzientzia hartzeko. Denon ardura da mendiak eta natura inguruneak garbi mantentzea!
KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!