LEK-ek astero proposamen bilduma bat argitaratu eta bidaliko du

0
496

Bizi dugun egoeraren aurrean ohitura osasuntsuak eta bizi kalitate ahalik eta hoberena mantendu ditzagun, ezinbestekoa da jarduera fisikoa burutu eta aktibo mantentzea!! Jarduera fisikoa egitearen onurak askotarikoak dira: fisikoak, kognitiboak, emozionalak, sozialak, …

Horretarako, Leintz Eskola Kiroleko koordinatzaileok, astero proposamen bilduma bat argitaratu  eta bidaliko dituzte LEKeko familia guztiei (HEMEN ASTE HONTAKOA). Bertan aurkituko dituzuen jolas, ariketa eta proposamen ezberdinak zuen gustokoak eta erabilgarriak: “Etxekoekin, denok mugitzeko egin ditzakezuen proposamenak dira, dibertigarriak eta errazak! Animo eta gozatu familian!!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen