LEK azken txanpa prestatzen hasi da

0
375

Zorionez, azken hilabeteetan ikasleek eskola kirolaz ia etenik gabe gozatzeko aukera izan dute. Asteroko saioen errutinan murgilduta gauden honetan, poliki-poliki ari da ikasturte bukaera gerturtatzen eta urte berezi honi ere, amaiera polit bat ematea gustatuko litzaiguke.  Alternatiba ezberdinak aztertzen ari gara eta laster komunikatuko zaizkizue Leintz Eskola Kiroletik luzatutako proposamenak. Hori bai, aurreratu dezakegu, urtero bezala azken jaiko kirol materialen oparien zozketa ez dela faltako.

Bestalde, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimena ere, azken asteetan murgilduta dago eta dagoeneko hasi gara prestatzen erronka burutu dutenek ekainaren hasiera aldera jasoko dituzten opari bereziak. Nola ez, mendizaletasunarekin lotutakoak izango dira. Puntu honetan, esan dezakegu ekimen oso arrakastatsua izan dela, izan ere 198 ikaslek hartu dute parte eta guztion artean 1788 tontor igotzea lortu dute. Dena den, gogoratu oraindik epea ez dela amaitu eta maiatzaren 24ra arte zuen ikastetxeetako koordinatzaileei argazkiak bidaltzeko aukera duzuela. Beraz, animatu azken txanpa honetan ere inguruko tontorrak zapaltzera!

Azkenik, aipatu LEKE programako ikasleak saio bereziak jasotzen ari direla azken asteetan. Horren adibide, aste honetan adimen emozionala  jolasen bitartez lantzen aritu direla. Bideo honetan saioaren laburpena duzue ikusgai.

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen