Leire Etxezarreta: “Gitarraz konposatutako piezak eskainiko ditut gaurko kontzertuan”

0
786

Musikari arrasatearra orain gutxi bere piezak sortzen hasi da gitarrari eragiten, eta letrei dagokienean “niretzat garrantzitsuak diren gauzen ingurukoak dira”. Gaurko kontzertuan Keu Agirretxea & Pablo Novoa ere arituko dira.

Bideoa eta argazkia: Leire Etxezarreta.

Leire Etxezarreta sortzaile arrasatearra gaur arratsaldeko 19:00etan emanaldia eskainiko du Aldaiko pergolan, Udazabalen baitan.

Emanaldi berean Keu Agirretxea & Pablo Novoa arituko dira, ondarrutarrak eta galiziarrak bikoa osatuz.

Leire sarritan ikusi dugu oholtza gainean, estudioan, kalejiran,… trikiari eragiten, panderoa jotzen edota gitarra eragiten, taldean nahiz bikoteka, eta gaurkoan bakarka arituko da.

“Orain gutxi gitarrarekin piezak konposatzen hasi naiz”, eta formatu akustikoko abesti hauen letrak “hainbat gairen inguruan mintzo dira. Oso barrutik ateratakoak dira, oso intimoak, niretzat garrantzitsuak diren gauzen ingurukoak, laguntasunaz esaterako”.

Kontzertura begira adierazi du “saiatuko naizela ahalik eta ondoen egiten, eta emanaldiko beste musikariekin giro polita sortuko delakoan nago, kontzertura joateak mereziko du”. Bai horixe, aupa Leire!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen