Leintz Eskola Kiroleko saioak, unean uneko egoerara egokitzen ari gara

0
157

Testua: LEK.

Aste honetan, Jarduera Fisiko eta Kirol arloan baldintza berriak argitaratu dira eta Eusko Jaurlaritzak emango duen azken aginduen zai gaude, gure saioak araudien baldintzetara egokitzeko. Ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak jakinaraziko dizue edozein aldaketaren berri. 

Gogoratu, gure webgunean Covid-19 atalean protokolo eta gida ezberdinak dituzuela eta aurtengoan ikastetxeko koordinatzaileak izango direnez ikastetxe bakoitzeko Covid-19 osasun arduradunak, hauen kontaktuak ere eskura izatea gomendatzen dizuegu eta.

Gogoan izan birusarekin erlazionaturiko edozein gora-behera dela edo saiora etortzeko edozein ezintasun, osasun arduradunari ere jakinarazi beharko diozuela. Honekin batera, aipatzea saioen inguruan azken orduko edozein berri edo aldaketa izanez gero (egoerak hala behartuta) emailez eta webgunearen bidez ere jakinaraziko zaizuela.

Azkenik, oraindik gure webguneko jarraitzailea ez bazara, egin zaitezen animatzen zaitugu!! horrela, asteroko berriak zure helbidean jasoko dituzu zuzenean!! dagoeneko 540 jarraitzailetik gora ditugu eta eskerrik asko guztioi!!

Zuen seme-alaba eskola kiroleko saioetara gogotsu etortzen jarraitzea espero dugu! 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen