Leintz Eskola Kirolaren UDA KANPAINA uztailean!!

0
684

Honetaz gain,  20/21 ikasturteko eskola kiroleko informazioa ere prest dugu.

Leintz Eskola Kirolak, aurtengo ez-ohiko ikasturte amaiera honen aurrean, UDA KANPAINA antolatuko du uztailean, udalen laguntzarekin. Aisialdira begira, kirol berriak ezagutzeko antolatzen diren ikastaro eta ekintzak izango dira eta LH 1 eta DBH 2 arteko ikasle guztiei zuzendutako ekintzak proposatzen dizkizuegu.

Gaur jasoko duzue honen berri ikastetxeen bidez eta ekainaren 24a arte (asteazkena) izango duzue ekintza hauetan izena emateko aukera. Horretarako, ikastetxearen arabera, formulario edo alexia bidez egin beharko duzue izen ematea, eta arazorik izanez gero, koordinatzaileekin harremanetan jar zaitezkete. Hemen informazio guztia.

Honetaz gain,  20/21 ikasturteko eskola kiroleko informazioa ere prest dugu eta hemen dituzue ikusgai ikastetxe bakoitzeko ordutegiak. Irailean normaltasuna izango dugula suposatuz luzatzen dizuegu informazio hau, zuen seme-alaben eskolaz kanpoko ekintzak koordinatu ditzazuen. Hala ere, ziurgabetasun handia dago oraindik oporren buelta nolakoa izango den aurreikusteko eta edozein aldaketa, ikasturte berriarekin batera jakinaraziko dizuegu. Dagoeneko aukera ezberdinak lantzen hasiak gara eta modu batean edo bestean, datorren ikasturtean ere, Leintz Eskola Kirolak presentzia izango du gure bailaran.

Amaitzeko, udaldi berezia dugu aurretik eta zuen egunerokoan jarduera fisiko eta kirolak presentzia izatea gomendatzen dizuegu!! Gainera, jarduera hauek natur ingurunetan egitera animatzen zaituztegu!! Horretarako, orain artean bidaliko proposamenetan ere hainbat ideia dituzue eta gogoratu gure webgunean izango dituzuela ikusgai.

Eskerrik asko guztioi, ondo izan eta zaindu!! 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen