Artxiboko argazkia: LEK.
Leintz Eskola Kirola itzuli egin da 2026ko hastapenean erronkei “ilusioz eta gogoz aurre egiteko”. Hala, “gaur berrekingo diegu eskola kiroleko saioei”.
Aurreko post-ean adierazi bezala, urtarrilaren 17an, JOLASHEZI-ko topaketa izango dute ikasle gazteenek eta LH 3-6. mailako ikasleek esku pilotako topaketa, beraz, aste honetan hasiko dira esku pilota lantzen.
Aurten ere, izotz pistara joango dira, urtarrilaren 24an, eta izen-ematea urtarrilaren 14an zabalduko dute.
Dagoeneko zabalik da ’12 ikastetxe 12 tontor’ ekimenaren 6. edizioa. Hemen duzue ekimenaren inguruko informazio ugari. Eta noski LEK ondoko deia ere egin du: “Gozatu eskola kirolaz!”.




