Leintz Eskola Kirolan izen ematea irailaren 26ra arte zabalik egongo da

0
465

Testua: LEK.

Oporraldi luzearen ostean heldu da egunerokotasuneko errutinetara bueltatzeko ordua. Leintz eskola kiroletik, oporrak asko disfrutatu izana espero dugu. Heldu da zuen seme-alabak eskola kirolaz berriz gozatzeko ordua.

Leintz eskola kirola ere martxan da eta gaurtik eta irailaren 26rarte, zuen seme-alabak eskola kirolean izena emateko epea izango duzue. Esteka honetan eman dezakezue izena. Zuen seme.alaben ikastetxea bilatu eta bertan dagoen formulategia bete behar duzue.

Aurtengo egoera pandemiologikoa aurreko ikasturte hasierakoa baina itxaropentsuagoa dela ematen du eta eusko jaurlaritzak eskola kiroleko entrenamentu eta lehiaketak taldekatze mugarik gabe baimendu ditu, nahiz eta oraindik COVID 19-aren protokoloak eta segurtasun neurriak bete behar ditugun baina pozik egoteko moduan gaude.  Azken urte eta erdi honetan bizi izan dugun ezjakintasun egoera normaltasunera bidean doala ematen du eta horrela izango dela espero dugu. Pandemia garaia oso gogorra izan da eremu askotan eta eskola kirolari eta batez ere ikasleen jarduera fisikoan zuzenean eragin du. Hau horrela, zuen seme-alabek berriz ere eskola kirolaz gozatzeko aukera izango dute. Hemen daukazue eusko jaurlaritzak irailaren 1ean ateratako COVID 19-aren aurrean jarduteko arau orokorrak.

Leintz eskola kiroleko koordinatzaileak, saioak martxan jartzeko lanean ari gara eta urriaren 4ko astean hasiko ditugu saioak. Urtero bezela, irailaren 15ean monitoreen kaptazio bilera egingo dugu, monitoreak baitira zuen seme-alaben jarduera fisikoaren hobekuntzan inpaktu handia izango duten bidelagunak.

Gure partetik, zuen seme-alabak eskola kirolean parte hartzera animatzen zaituztegu,lagun berriak egin eta  jarduera fisikoaz gozatzeko aukera paregabea izango dutelako besteak beste.

Informazio gehiagorako jarri zuen ikastetxeko koordinatzailearekin harremanetan edo leintzeskolakirola.eus web gunean.

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen