Leintz Eskola Kirolak lehen ekintzak martxan jarri ditu ikastetxe batzuetan

0
177

Dagoeneko Leintz Eskola Kiroleko ekintza batzuk martxan jarri ditugu eta urrian zehar, guztiei emango diegu hasiera. Aste honetan, Aramaioko San Martin ikastetxeko ikasleak izan dute eskola kirolaz gozatzen hasteko aukera eta bihar osteguna hasiko dira Aretxabaletan Gazte Fitness taldeko jarduerak ere. Honekin batera, gogoratu infantil mailako (DBH 1-2) taldeak ere martxan daudela eta jakinarazi digutenez, eskubaloi taldeetan neska eta mutilen beharrean daudela. Hemen albistea irakurgai. Animatu!!!

Honetaz gain, dagoeneko gure webgunean sortu dugu Covid-19 atala eta bertan edukiko dituzue ikusgai, gure ekintzetan LEKetik jarraituko ditugun protokolo guztiak (behin betikoak ditugunean) alde batetik, eta eskola kirolean parte hartuko dugun agente ezberdinei zuzenduriko informazio gidak bestetik (hauek dagoeneko bertan dituzue).

Aurtengoan, ikastetxeko koordinatzaileak izango dira ikastetxe bakoitzeko Covid-19 osasun arduradunak eta webgunean dituzue kontaktuak eskura. Gogoan izan birusarekin erlazionaturiko edozein gora-behera, osasun arduradunari ere jakinarazi beharko diozuela eta honenbestez, bakoitzak bere ikastetxeko koordinatzailearen kontaktua gordeta izatea gomendatzen dizuegu.

Animatu zuen seme-alaba eskola kiroleko ekintzetan parte hartzera! 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen