Jaia maiatzaren 30ean, larunbatea, egingo da, eta Leintz Eskola Kiroleko ikasturte osoko ekintzetan parte hartu duten ikasle eta hauen familiei zuzenduta dago.
Testua: Leintz Eskola Kirola.
2019-2020 ikasturte berezi honi amaiera emateko Leintz Eskola Kirolak ‘Azken Jaia’ on line antolatu du. Jaia maiatzaren 30ean, larunbatea, egingo da, eta Leintz Eskola Kiroleko ikasturte osoko ekintzetan parte hartu duten ikasle eta hauen familiei zuzenduta dago.
Konfinamendu garai honetan, hainbat proposamen egin dizkiegu ikasle eta familiei ohitura osasuntsuak mantendu eta aktibo jarraitzeko. Familia askok hartu dute parte eta batzuk beraien seme-alabek egindako jarduera fisikoko proposamen bideoa bidaltzera ere animatu dira, benetan ideia originalak eta dibertigarriak.
Aurten modu berezi batean ospatuko dugu ikasturte amaierako jai hau, etxetik jarraitzeko aukera izango duzue, youtubera igoko dugu jaialdiaren bideoa ondorengo estekan ‘LEK AZKEN JAIA’, eta emanaldia goizeko 11:00etan hasiko da. Beraz, ordu horretan konektatu beharko zarete ‘Azken Jaia’ emanaldia ikusi ahal izateko. Ikasle zein familiak modu alai batean agurtzeko egitaraua prestatu dugu, ikasturte osoko ekintzak gogoratuz eta zozketatzeko opari ugarirekin:
– Aurkezpena
– Martxoa arte burututako LEKeko ekintzen laburpen bideoa
– Konfinamenduaren aurrean proposatutako LEK etxean jolastuz! programa
– “LEKeko kamiseta jantzi eta mugi” jasotako bideoen bilduma eta hauen arteko zozketa
– Oparien zozketa nagusia; LEK-en ikasturteko ekintzetan izena emanda egon diren ikasle guztien artean.
– Agurra