Leintz Eskola Kirola ikasturtearen hasiera prestatzen hasi da

0
1020

Testua: Leintz Eskola Kirola.

Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzako jarraibideen arabera, eskola kiroleko aste barruko ekintzak martxan jartzeko aukera dugu dagoeneko. Behin izen emate epeak amaituta (norbaitek ez badu egin, jar dadila harremanetan koordinatzailearekin), jaso ditugun izen emateekin ekintzak martxan jartzeko prestaketa lanetan gabiltza, eta ikastetxe bakoitzak jakinaraziko dizue noiz hasiko diren saioak, eta instalakuntzaren arabera jarraituko den protokoloa (hauek webgunean ere ikusgai izango dituzue laster).

Kirol elkartetako ekintzen kasuan, aste honetan pasako dizkiegu gure bitartez jasotako izen emateak eta beraiek jarriko dira zuekin harremanetan, saioen hasiera, antolaketa eta jarraituko diren protokoloen berri emanez.

Honetaz gain, dagoeneko gure webgunean sortu dugu Covid-19 atala eta bertan edukiko dituzue ikusgai, gure ekintzetan LEKetik jarraituko ditugun protokolo guztiak (behin betikoak ditugunean) alde batetik, eta eskola kirolean parte hartuko dugun agente ezberdinei zuzenduriko informazio gidak bestetik (hauek dagoeneko bertan dituzue).

Azkenik, infantil kategoriako taldeak martxan ditugu dagoeneko (Eskubaloian mutil eta nesken taldeak eta saskibaloian, nesken taldea) eta jakinarazi digutenez, eskubaloi taldeetan neska eta mutilen beharrean daude. Hemen albistea irakurgai. Animatu!!!

Animatu zuen seme-alaba eskola kiroleko ekintzetan parte hartzera! 

Eskerrik asko, ondo izan eta zainddu!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen