Leintz eskola kirolak aurrera darrai

0
196

Testua: LEK.

Leintz eskola kirola osatzen duten ikastetxe guztiak martxan daude berriro ere. Aramaio gune gorritik atera da, beraz, Leintz Eskola Kiroleko talde guztiak martxan dira. Kurtso hasieratik COVID 19-aren baitan moldatzen joan gara gure programazioa. Egoera honen aurrean eta legeari jarraituta, moldaketa batzuk egin behar izan ditugu gure programazioan. LH 1-2. mailan JOLASHEZI programa jarraitzen ari gara, beti ere, kontaktu gabeko jolasak lehenetsiz. LH 3-4 eta LH 5-6 zikloetan aldiz, bai multikirolean eta baita aisialdi taldeetan ere, hasiera batean kontakturik gabeko jolasekin eman genion hasiera, eta orain kirol jarduera ezberdinak egiten dihardugu, ahalik eta kontaktu gutxien eskatzen duten jarduerekin.

12 ikastetxe 12 tontor ekimena ere primeran doa eta iada pasatu dugu 1000 tontorreko langa. Orain, mugakide herrietara joatea baimenduta dagoela, aukera zabalagoa daukazue ondoko herriko tontorrak ezagutu eta erronka betetzen joan ahal izateko, beraz, ekimenarekin jarraitzera edo eta hasi ez zaretenok erronka hastera gonbidatzen zaituztegu.

Aurreko post batean komentatu genuen kamisetak banatzen ari ginela. LH 1,3 eta 5. mailako ikasleek jaso dute LEK-eko kamiseta eta taldeko argazkiak egiteko aprobetxatu dugu, hemen duzue ikusgai argazkiak  (joango gara argazki argazki gehiago igotzen). LEKE-eko (kirol egokitua) eta DBH-ko ikasleek ere jaso dute kamisetak.

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI, OSASUNA IRABAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen